XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TXORI IZOZKIGILEA

Gelatarius hegalatus

Badira Bitxilandian txori batzu arraultzak, esnea eta fruta mokokatu, guzti horrekin izozkiak egin, eta gero merke samar saltzen dizkietenak beste animaliei.

Goiko marrazkian ikusiko duzue Mami-txoria, esnemamia eta arraultzesnea egiten dituena; mokoa barkilo ezagunaren modukoa du, eta buztanean edarietarako lastotxoak dauzka lumen ordez.

Behean, aldiz, Esnegaintxori mokoluzea duzue, izozki eta opiletarako esnegaina egiten duena.

Beste txori izozkigile batzu dituzue Marrubimoko zuria, Bele erregaliza, Gereizozo handia, Txantxankolate bikoitza, Pattargorria eta Sorbetebeltz tuttifruttia.